Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hale, George Ellery

Estatu Batuetako astronomoa (Chicago, 1868 - Pasadena, 1938). Espektroheliografoa asmatu zuen, eta harekin eguzkiaren atmosfera ikertu. Eguzkiak eremu magnetiko polo-bikoitza zuela aurkitu eta eguzkiko orbanen eremu magnetikoak neurtu zituen. Astrofisikaren aitzindari izan zen, eta ikertzaile talde bikaina moldatu zuen, Wilson Mendiko behatokiko zuzendari zenean (1904-1923). Palomar mendiko teleskopio handia berak egin zuen.