Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

halieto

iz. Arranoaren ordenako hegazti harrapari handia (Pandion haliaetus). 60 cm inguru luze izaten da. Lumak marroi ilunak ditu, eta bularraldea eta sabela zuriak; lepoaren inguruan zerrenda beltzaxka bat izaten du. Hatz oratzaileak ditu. Mundu osoko lurraldeetan bizi da, kostaldean; arrainak jaten ditu.