Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Halikarnaso

(Gr. Halikarnassos). Kariako hiri eta portu antzinakoa, Asia Txikian; gaur egun Bodrum (Turkia) izena du, eta Kos golkoan dago. Trezena eta Argosko doriarren kolonia, Hexapolis doriarraren barne egon zen, joniarren hizkuntza eta ohiturak gorde bazituen ere. Gero persiarren mende egon zen. Mausolok Kariako hiriburu egin zuen. Beronen arreba eta emazteak monumentu bat eraikiarazi zuen Mausoloren oroitzapenetan (Mausoleoa, K.a. IV. mendea), antzinateko Zazpi Miragarrietako ba izan zena. Alexandrori jazarri ondoren, honek hiria hartu eta suntsitu zuen (K.a. 334). Herodoto eta Dionisio historiagileen sorterria izan zen.