Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hales, Stephen

Britainiar kimikaria eta biologoa (Bekesbourne, 1677 - Teddington, Middlesex, 1761). Landareen fisiologia aztertzen hasi zen: Vegetable Staticks (Landareen estatika, 1727). Zaldien odolaren presioa neurtu zuen lehen aldiz eta, beste saiakera askoren artean, itsasoko urari gatza kentzen ahalegindu zen.