Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gutiérrez Estévez, Manuel

Espainiar antropologoa (Madril, 1943). Latinoamerikako herri indiarretan espezializatua. Politika zientzietako ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitatean, eta handik Ameriketako antropologia ikertzera igaro zen. Irakasle izan zen eta bere diziplinaren lehen berritzaileetakoa, Espainiako Gerra Zibilak (1936-1939) utzitako hutsunearen ondoren. 1970eko hamarraldian Ameriketako indiarrei buruzko ikerketak egiten hasi zen (kitxuak, kitxeak, maia-yucantadarrak), mitologia eta indiarren xamanismoa aztertzeaz gainera. Espainian erakunde eta antolakunde indiar batzuk sortu zituen: Survival International España eta Aula Bartolomé de Las Casas, besteak beste. 1992. urteaz gero De Palabra y Obra en el Nuevo Mundo sailaren zuzendarikide da.