Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gutiérrez Nájera, Manuel

Mexikoko poeta (Mexiko Hiria, 1859 - Mexiko Hiria, 1895). Erromantizismotik modernismorako bidea egin zuen, Rubén Darío-ri aurre hartuz. Bere poesiarik ezagunenak honakoak dira: Non omnis moriar, Para entonces, Desconocida, Mariposa, Odas breves. Baina hitz lauz ere egin zituen lan batzuk: Cuentos color de humo eta Cuentos frágiles (1883).