Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gutiérrez Caba, Julia

Espainiar antzezlea (Madril, 1932). Antzezle familia bateko laugarren belaunaldia osatzen du, bere arreba Irene eta anaia Emiliorekin batera. Antzerkian, Isabel Garcésen aginduetara, Catalina Bárcenaren Konpainian bederatzi urtez aritu ondoren –Ha llegado Don Juan (Don Joan iritsi da, Benaventerena), La vida es sueño (Bizitza ametsa da, Calderónena)–, 1960an zineman lan egiten hasi zen, Bardemen gidaritzapean: A las cinco de la tarde (Arratsaldeko bostetan). Hurrengo urteetan egin zituen filmen artean aipagarriak dira Usted puede ser un asesino (1960, Hiltzailea izan zaitezke), Accidente 703 (1962), La gran familia (1962, Familia handia), La familia y uno más (1965, Familia eta bat gehiago), Las viudas (1966, Alargunak), Buenas noches (1969, Gabon) eta beste asko. Telebistan 1962an egin zuen debuta, eta hilean bi programa grabatzera iritsi zen. Confidencias (1965, Aitorpenak), Mujeres insólitas (1997, Emakume bitxiak) saileko Joana I.a Eroa, Buenas noches, señores (1972, Gabon jaun-andreak), eta abar egin zituen. 1994an Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zuen, bere ahizpa Irenerekin batera.