Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gutiérrez Solana, José

Espainiar margolaria eta idazlea (1886, Madril - Madril, 1945). Gaztelako eta Madrilgo herriaren ohiturei buruzko koadroak margotu zituen, modu oso ilun eta ezkor batez; herriko jaiak, inauteriak, herri txikietako prozesioak eta auzune pobreetako ohiturak azaldu zituen bere lanetan. Goyaren “pintura beltza” gogorarazten dute haren koadroek, eta baita 98ko belaunaldiko espainiar idazleen “esperpentismoa” ere. Obrak: Las coristas, Los desheredados, Carnaval en la aldea, El entierro de la sardina, Corrida de toros en Ronda, La danza de la muerte, etab. Literaturan, bidaiak eta herrietako ohiturak izan zituen gaitzat: Madrid: escenas y costumbres (1913, 1918), La España negra (1920) eta Madrid callejero (1923). 1961. urtean bere lan guztiak argitaratu ziren liburu batean bilduta (Obra literaria).