Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gutiérrez Caba, Emilio

Espainiar antzezlea (Valladolid, 1942). Antzezle familia batean sortua: Emilio Gutiérrez eta Irene Caba Albaren semea da, eta Irene eta Julia Gutiérrez Caba antzezleen anaia. Amaitu gabe utzi zituen filosofia eta letretako ikasketak, baina ikasketak egiten ari zela, unibertsitateko antzerki talde batean sartu eta horrela egin zituen bere lehenengo antzezpenak. 1960ko hamarraldiko lehen urteetan Lili Murati konpainiak kontratatu zuen, eta haiekin egin zuen debuta profesional gisa. Berehala deitu zuten lehen filmean parte hartzera: Como dos gotas de agua (1963, Bi ur tanta bezalakoxeak). Handik aurrera antzerki, zinema eta telebistako lanetan aritu zen. 1965ean Espainiako zinema modernoaren historiako oinarrizko bi filmetan parte hartu zuen: La caza (Ehiza) eta Nueve cartas a Berta (Bederatzi gutun Bertarentzat).