Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ghiberti, Lorenzo

Italiar eskultorea, arkitektoa eta margolaria (Florentzia, 1378 edo 1381 - Florentzia, 1455). 1403tik 1424ra Florentzian lan egin zuen Baptisterioko ateetan. 1417an Sienako zubiko erliebeak egin zituen eta Bruneleschirekin batera bertako katedraleko lanetan parte hartu zuen. San Michele, Santa Croce, Santa Maria Novella elizetan eta Florentziako katedralean ere obra berriak egin zituen, baina bere lan nagusia Baptisterioko brontzezko bigarren ateak dira (1425-1452): Testamentu Zaharreko gaiak erabiliz, pinturaren estiloari jarraituz eta ikuspuntua erabiliz egin zituen. Idatzi ere egin zuen; bere bizitzaz eta bere garaiko arteaz berri ugari eman zituen.