Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ghetto

(It. «judu auzo») iz. Arraza edo kasta bateko pertsonak bakarturik bizi diren lekua. Erdi Aroan ghetto izena eman zitzaien judu auzoei; harresiz inguratutako harresiak izaten ziren auzook, oso txikiak bizi zen jendetzarako, eta bertan sarrarazten zituzten juduak gaua heltzen zenean. Lehendabiziko ghettoak Espainian eta Portugalen eratu ziren 1300. urtean; guztietan famatuena Frankfurtekoa izan zen (1460. urteaz gerokoa), behin baino gehiagotan suak hartu zuena; 1870ean Erromako agintariek indargabetu zuten ghetto-ari buruzko legedia. Zentzu hedatuan nazio minoriak bakarturik bizi diren edozein auzo aipatzeko erabiltzen da gaur egun ghetto hitza.