Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ghiaurov, Nicolai

Bulgariar opera abeslaria, baxua (Velingrad, 1929 - Modena, 2004). Kantu ikasketak Sofiako Kontserbatorioan egin ondoren, San Petersburgon eta Moskun aritu zen. Debuta Bulgariako hiriburuan egin zuen, 1955ean, Rossiniren Sevillako bizargina lanean. Urte horretan bertan Parisko nazioarteko kantu lehiaketa irabazi zuen. Sari horren ondoren Vienako Operan eta Moskukoan (1957), Milango Scalan (1959), Londresko Covent Gardenen (1962), New Yorkeko Metropolitan Operan eta Salzburgoko Jaialdian (1956) abestu zuen. Italiako errepertorio lirikoko paperak (Rossini, Verdi), eta aldi berean, Mozarten operak eta Moussorgskiren Boris Godunov kantatu zituen. Tinbre indartsua eta gozoa zuen.