Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Giacconi, Riccardo

Italiar fisikaria (Genoa, 1931). Milango Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1959an ikerketa zentro batean hasi zen lanean, x izpien astronomian, eta hango lan taldearekin Eguzki sistematik kanpoko lehen x izpien iturria aurkitu zuen 1973an. Harvard-Smithsonian Center for Astrophysics zentroarentzat lanean, Einstein izeneko x izpien behatoki baten eraikuntza taldearen buru jarri zen. Johns Hopkins unibertsitateko katedraduna da. European Southern Observatoryko zuzendari izan da 1993–1999 bitartean. 2002. urtean Fisikako Nobel saria eskuratu zuen.