Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Georgia, Hegoaldekoak

(Ing. South Georgia). Ozeano Atlantikoko uharteak, Argentinako hegoaldearen parean eta Antartika baino iparralderago daudenak. Britainia Handiaren mende daude. Uharterik handiena, Hegoaldeko Georgia izenekoa hura ere, 160 km luze da eta 30-40 km zabal. 1.400 biztanle inguru ditu; gehienak hiriburuan (Grytviken) bizi dira. Balea industria garrantzi handikoa da (bale olioaren munduko produkzioaren 2/3-a). A. de la Roche espainiarrak aurkitu zuen (1675) eta espedizio zientifiko ugari izan dira bertan (Cook, Bellinghausen); irrati bat, meteorologia behatoki bat eta biologia laborategi bat daude.