Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gallardo, Miguel Angel

Katalan marrazkilaria (Lleida, 1955). Arte ederretako ikasketak egin zituen eta 1977. urtean hasi zen marrazkilari profesional gisa lanean. Zenbait aldizkaritarako eta helduei zuzendutako komikietarako irudiak egin ditu. Bruguera eskolako marrazkilarien istorietako umorearen kutsua nabarmena da bere lanetan, eta eskola haren jarratzailetzat aitortzen du egileak bere burua. Gallardok sortu zuen Makoki pertsonaia, 1970eko  hamarraldian, Juan Mediavilla gidoigilearekin eta Borrayoren laguntzarekin. Pertsonaia hark lorturiko arrakastari esker, El Víbora aldizkariak Makoki protagonista zuen argitalpen bat sortu zuen. 1980ko hamarraldiaren hasieran Mediavillarekiko elkarlana eten eta Pepito Magefesa pertsonaia sortu zuen Gallardok, bakarka; 1985. urtean amaitu ziren Makokiren abenturak.