Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galway, James

Britainiar flauta-jotzailea (Belfast, 1939). Londresko Royal College of Music eta Guildhall Schoolen eta Parisko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Eskola partikularrak hartu zituen, bestalde, Jean-Pierre Rampal eta Marcel Moyse flauta-jotzaile ospetsuen eskutik. 1961. urtetik 1975. urtera Sadler's Wells Opera, Covent Garden Opera, London Symphony, Royal Philharmonic eta Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin lan egin zuen, flauta-jotzaile nagusi gisa. 1975. urtean bakarlari gisa hasi zen lanean. Ospe handia lortu zuen berehala, telebistan egindako emanaldiei, nazioarteko kontzertuei, eta hasi jazz musikatik eta folkera bitarteko musikarekin grabaturiko diskoei esker. Obrak eskatu izan dizkio John Mc Cabe britainiar musikagileari, flautarako kontzertu bat, besteak beste (1990). Nortasun bereziko musika-jotzailea eta dohain bikainekoa da Galway.