Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galland, Auguste

Nafarroa Behereko politikaria, Auguste Galland zaharraren semea (XVII. mendea). Bere aitaren lekua hartu zuen 1641. urtean; Mémoires pour l’histoire de Navarre et de Flandre izeneko liburua idatzi zuen (1648, Nafarroako eta Flandesko historiarako oharrak). Nafarroako eta Frantziako koroen batasunari buruzko xehetasunak eskaini zituen Galland-ek liburu hartan.