Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galland, Auguste

Nafarroa Behereko politikaria, jatorriz biarnotarra (XVI. mendea - 1641). Protestantea zen, eta Nafarroa Beherean goi mailako karguak izan zituen Joana Albretekoaren eta Henrike IV.aren garaian (Nafarroako Prokuradore Nagusi izan zen). Nafarroako Foru Berriaren idazketa berriaren zuzendari izan zen 1608-1611 bitarteko urteetan.