Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frantzisko Borjakoa,

santua. Jesuiten hirugarren jenerala (Gandia, 1510 - Erroma, 1572). Joan Borgiaren eta Aragoiko Joanaren semea zen. Kataluniako erregeorde (1539-1543) eta Gandiako duke izan zen. Alargun gelditu zen 1546an. Gandian jesuiten lehen ikastetxea sortu zuen (1547), eta ondoren Jesusen Lagundian sartu zen. Jeneral zen garaian, konpainiak indar handia hartu zuen, Ameriketan batez ere.  v  Jaieguna, urriaren 10a.