Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fraide 2

iz. Zool. Alzidoen familiako itsas hegazti sendoa eta txiki samarra (Fratercula arctica). 30 cm inguru izaten da luze. Estua da, eta goitik behera buru-aurre osoa hartzen dion moko gorri-beltza du. Neguan, ugalketa garaia igarotzean, moko zaharra galdu egiten du eta berria hazten zaio. Lumak, bizkar eta buru gainekoak beltzak izaten ditu, begi ingurutakoak eta sabelekoak zuriak; hanketako azala, laranja kolorekoa. Azkar eta ia uraren gaina ukituz ibiltzen da hegan, mokoarekin haizea ebakiz, eta hanka isatsekin lema lana eginez. Arrautz bakarra erruten du aldiko. Arrain txikiak, oskoldunak eta soinberak janez elikatzen da. Iparreko itsasoan eta Hego Buruko ozeanoan bizi da, ehunkako taldeak osatuz.