Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fokin, Mikhail

Errusiar dantzari eta koreografoa (San Petersburgo, 1880 - New York, 1942). San Petersburgon dantzari zela, ez zuen gustuko bere garaiko balleta, bere ustez adierazkorragoa izan behar baitzuen, eta ez hain mekanikoa. 1909an Diaghileven balletean sartu zen, eta harekin hainbat emankizun egin ondoren, Diaghilevek Nijinski nahiago zuela eta, harengandik banatu egin zen Fokin. Estatu Batuetan bertakotu zen.