Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Foix

(Gaskoiez, Fouch) Frantziako hegoaldeko prefetura hiria, Ariège ibaiaren ertzean. 10.235 biztanle. Saint-Volusien eliza (XIV-XVI. m.), gaztelua (XII-XV. m.). Erdi Aroko zubiak eta etxeak. Nekazaritza azoka eta turismoa.  v  Historia. Foixko konderriko hiriburua izan zen. Albitarrek setiatu zuten 1210. urtean eta Filipe Ausarta Frantziako erregearen osteek 1272. urtean. 1604. urtean batu zuen Foixko konderria eta Frantziako koroa Henrike III.a Nafarroakoak eta IV.a Frantziakoak.