Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fokas

Bizantzioko enperadorea 602-610 bitartean (610ean hila). Zenturioi soila zelarik, matxinada militar batek enperadore izatera jaso zuen. Maurizio enperadorea eta haren semeak hil zituen. Ezin babestu ahal izan zuen inperioa persiarren kontra, eta Heraklio I.ak irauli zuelarik, herriak hil zuen.