Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fole, Anxel

Idazle galegoa (Lugo, 1905 - Lugo, 1986). Ahozko tradizioaren ezagule sakona izan zen, eta tradizio hori sarri erabiltzen du bere kontakizunetan, generoko tradizio landuarekin batera (Poe batez ere). Bere eskualdeko misteriozko kosmobisio magikoa eraiki zuen ipuinetan. Hauek dira Foleren ipuin bilduma ezagunenak: A luz del candil (1953, Kriseiluaren argitan), Terra brava (1956), eta Contos da neboa (1973, Lainoaren ipuinak).