Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

folidoto

izond. Zool. Gorputza adarkizko ezkatez estalia duten izen bereko ordenako ugaztunez esaten da. Ezkatarik ez duten gorputzeko parteetan ile bakan batzuk izaten dituzte. Aho txikia dute, hortzik gabea; mingaina luzea dute. Intsektuak jaten dituzte. Beren burua arriskuan sumatzen dutenean gorputza uzkurtu eta bolatxo bat egiten dute. Afrikan eta Asian bizi dira batez ere.