Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Flory, Paul John

Estatu Batuetako kimikaria (Sterling, 1910). Industriako laborategietan lehendabizi eta ondoren unibertsitateetan egin du lana; polimeroen ikerketa oinarriak finkatu, makromulekulek soluzioan duten portaera argitu eta, polimeroen polikondentsazioa ikertu ditu. Kimikako Nobel saria irabazi zuen 1974ean.