Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Flotow, Friedrich von

Musikari alemaniarra (Teutendorf, 1812 - Darmstadt, 1883). Parisen, Recharekin egin zituen ikasketak; bere garaiko antzerti idazle askoren adiskide izan zen. Hogei operatik gora idatzi zuen. Ezagunenak Alessandro Stradella (1844) eta Martha (1846) dira, bere garaian sarri antzeztuak.