Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Floris de Vriendt, Cornelis

Flandiar arkitekto, diseinatzaile eta grabatzaile (Anberes, 1514 - Anberes, 1575). Anberesko eskulan maisu zen 1539an; Italian izan zen (1540-45) eta hango arabeskoak kopiatu zituen. Italiako lan horiei esker, apainketa mota hori bere jaioterrian, lurralde germaniarretan, Danimarkan eta Ingalaterran zabaldu zuen. Anberesko udaletxean (1561-65), arkitekto gisa, antzinako ezaugarri flandestarrei Italiatik ekarritako apainketa gaineratu zien.