Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Floris de Vriendt, Frans

Margolari, grabatzaile eta diseinatzaile flandestarra (Anberes, 1516-1570). Lambert Lombard-en ikasle izan zen Liejan, ondoren Anberesen eskulan maisu izendatua, Italiara joan zen. Anberesko eskolako erromazalerik handienetakoa izan zen; alegorietatik eta mitologiatik hartu zituen gaiak (Aingeru matxinatuen erorketa, 1554), baina betiere ezaugarri flandestarrak gordez. Eklektizismo hori sarri azaltzen da bere koadroetan (Familia Santua), baina bere erretratuen egitura zabalak, moldaketaren malgutasunak, adierazpenen indarrak eta mugikortasunak XVII. mendeko erretratugile flandestarren ezaugarriak ditu (Emakumearen erretratua, 1554).