Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernández, Emilio

(«El Indio» deitua). Mexikar zinema zuzendari eta aktorea (El Seco, 1904 - Mexiko, 1986). Mexikoko bizitzako kezka nagusiak jaso zituen bere filmetan. Film nagusiak: María Candelaria (1944), La Isla de la Pasión (1941), Enamorada (1946), Río escondido (1945). Kuban ere lan egin zuen: El Rapto (1954), La Rosa blanca (1955), eta Argentinan La Tierra de Fuego se apaga (1955), La Pasionaria (1956).