Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fedon

(Gr. Phaidon) Platonen elkarrizketa, Sokratesen azken orduak jasotzen dituena. Bertan Sokratek arimaren hilezkortasunaren auziaz hitz egiten du bere ikasleekin. Ideien eta oroitzapenaren teoria, Sokratesek hilezkortasunaren frogatzat eman zuena, da elkarrizketa horren gai nagusia. Filosofia heriotzarako prestaketa gisa azaltzen da (“filosofia, hiltzen ikastea da”), eta gorputzaren desira eta atseginetatik garbitzea da. Elkarrizketa arimen etorkizunari buruzko mito bikain batez bukatzen da. Elkarrizketa hori Fedonek kontatu zion Platoni (J. Zaitegik euskaratua: Platon, IV. Kriton eta Faidon, 1978).