Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fedoruk, Sylvia

Kanadar fisikaria (Saskatchewan, Kanada). Minbiziaren tratamendurako lehen Kobalto 60 unitateak prestatu zituen taldeko kidea izan zen. Ontarion bizi zelarik, irakasle batek zientzia ikasketak egitera bultzatu zuen, eta Sylvia Fedoruk Saskatchewango Unibertsitateko medikuntza programan sartu zen. 1951n fisikako lizentzia lortu zuen, eta 35 urtez Saskatchewan Cancer Fondation-eko (minbiziaren aurkako fundazioa) buru izan zen. Garai horretan, Fedoruk doktoreak Kobalto 60 unitatearen garapenean eta eskaneatzeko aurrenetako makina nuklearretako baten garapenean jardun zuen lanean. Horrez gainera, atletismoan ere ibili zen gaztaroan, eta 1986an Urteko Emakume izendatu zuen Kristau Emakume Gazteen Erakundeak (YWCA).