Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frederiko-Gilen IIIa

Prusiako erregea 1797-1840 bitarteko urteetan (Potsdam, 1770 - Berlin, 1840). Frederiko-Gilen II.aren semea eta ondorengoa izan zen. 1793an, Mecklemburg-Streliz-eko Luisarekin ezkondu zen; 1810ean alargundu zen eta Augusta Harach kondesarekin ezkondu zen 1824ean. Rhineko Konfederazioaren sorrerak kezkatuta, eta Hannover bereganatu ez zuenez gero, Alexandro tsarrak Frantziaren kontrako gerrara eraman zuen 1806an. Napoleonek Ienan eta Auerstädt-en zapaldu zuen Prusia eta, frantsesak Berlinen sarturik, Prusiak bere lurraldeen erdiak galdu zituen Tilsit-eko bakean. Berlingo Unibertsitatea 1809an sortu zuen. 1813-14ean, askatasun gerran parte hartu zuen, eta Vienako Kongresuari esker, lehengo lurrez gainera, Rhin aldea eskuratu zuen Prusiak.