Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frederiko-Gilen

Prusiako erregea 1840-1861 bitarteko urteetan (Berlin, 1795 - Potsdam, 1861). Gizon ahula zen, eta hasieran agindu zituen berrikuntzak ez zituen egin. 1848ko iraultzak beharturik, konstituzio liberal bat onartu behar izan zuen, baina aldaketa handiak egin zizkion gero. Frankfurteko Biltzar Nazionalak eskaintzen zion inperio koroari uko egin zion, baina Radowitz bere ministroak bultzatzen zuen “Alemania Txikiko” politikari eutsi zion. 1858an erotu egin zen, eta aginpidea Gilen I.aren eskuetara igaro zen.