Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fedra

(Gr. Phaidra) Mit. Euripidesek jasotzen duen elezahar klasikoaren arabera, Minosen eta Pasifaeren alaba eta Teseoren emaztea. Hipolito bere semeordekoaz maitemindurik, hark uko egitean, bera bortxatu nahi izanaz salatu zuen Fedrak. Hipolito hil egin zuten, eta Fedrak gero, etsita, bere burua hil zuen.