Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frederiko-Gilen, Hautesle Handia

Brandeburgoko Hauteslea; bera izan zen gerora Prusia ahaltsua izan zenaren benetako sortzailea (Berlin, 1620 - Potsdam, 1688). Jurgi-Gilen bere aitari Hogeita Hamar Urteko Gerran aurre egin, eta gudarostea berriro antolatu zuen, absolutismoa ezarri, eta merkataritza eta ekonomia garatu zituen. Bere arrakastaren arrazoietako bat Frantziatik bota zituzten protestanteak Potsdameko ediktuaren bidez onartu izana da (1685). Westfaliako hitzarmenaren (1648) eta Poloniaren (Olivako hitzarmena), Frantziaren eta Suediaren (Fehrbellin, 1675) kontrako gerren bidez bere lurraldeak zabaldu zituen.