Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frederiko IIa Siziliakoa

Siziliako erregea 1296-1337 bitarteko urteetan (1272 - Palermo, 1337). Petri III.a Aragoiko erregearen eta Suabiako Konstantzaren semea. Aragoiko Jakue II.a bere anaiak eman zion Sizilia ez zuen utzi nahi izan Anjouko Karlos II.a Napoliko erregearen eskuetan. Frantziak, Napolik eta Aragoik gidatu zuten gerrari aurre egin zion, baina 1302an bakea izenpetu zuen, Tinakriako errege titulua hartu, eta Karlos II.aren alaba Eleonorarekin ezkondu zen, bizi zen artean Sizilia beretzat gordez. Petri II.a bere semea izan zuen ondorengo Siziliako erregetzan.