Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frederiko IIa Baketsua

Saxoniako hauteslea 1428-1464 bitarteko urteetan (Leipzig, 1412 - Leipzig, 1464). Frederiko I.aren semea. Hussen aldekoen kontra babestu zuen Saxonia, eta Gilen bere anaiarekin Turingia bereganatzeko borrokatu zen, Altemberg eta beste hiri batzuen truke hura eskuratuz.