Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frederiko Va

Palatinatuko hauteslea 1610-1623 bitarteko urteetan eta Bohemiako erregea 1619-1620 urteetan (Amberg, 1596 - Mainz, 1632). Bere emazte Elisabet, Ingalaterrako Jakue I.aren alabak bultzaturik, Hogeita hamar Urteko Gerran alderdi protestantearen buruzagitza hartu zuen (Batasun Ebanjelikoa). Bohemiako matxinadan, enperadoreari kendutako koroa onartu zuen. Mendi Zurian garaitu zutelarik (1620), erregetza galdu eta Probintzia Bateratuetara ihes egin behar izan zuen.