Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frederiko IIIa Xinplea

Siziliako erregea 1355-1377 bitarteko urteetan (Catania, 1342 - Messina, 1377). Napoliko Anjouko etxearen kontra gerra egin zuen, baina 1372an Napoliko Joana I.arekin bakea sinatu eta haren meneko jarri zen.