Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frederiko Ia Suediakoa

Suediako erregea 1720-1751 bitarteko urteetan (Kassel, 1676 - Stockholm, 1751). Karlos XII.aren arrebarekin ezkondu zen, eta hark berari eman zion aginpidea. Karlos XII.ak utzi zuen egoera txarrari aurre egin behar izan zion eta Iparreko gerra bukatu zuen (Stockholmeko eta Nystad-eko hitzarmenak). Aginpide osoa beretzen saiatu bazen ere, Riksdag-ek (biltzarrak) irabazi zuen azkenik 1723an.