Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Essequibo

Guyanako ibaia. Atlantiko Ozeanoan isurtzen du ura 750 km egin ondoren, Georgetown hiriaren mendebalean. Ibai arroan bauxita ustiakuntza garrantzitsua dago. Izen bereko konderria zeharkatzen du Essequibo ibaiak (58.000 biztanle. Hiriburua: Bartica).