Eskibel, Joan
Espainiako koroaren zerbitzuan jardun zuen konkistatzaile euskalduna (1513. urtean hila?). Kristobal Kolonen bigarren bidaldian iritsi zen Indietara 1493. urtean. 1509. urtean Diego Kolonek Jamaikaz jabetzeko agindua eman zion eta hala egin zuen. Jamaika edo Santiago uharteko gobernari izendatu zuten, baina kargutik kendu egin zuten bertako haurren aurka eraman zuen zapalkuntza gogorragatik.