Essad Bajá
Albaniar jeneral eta politikaria (Tirana, 1863 - Paris, 1920). Gilen Wiedekoa printzearen agintaldian (1914), Gerra ministroa izan zen hasieran eta Barne Arazoetakoa ondoren. Albaniako ordezkaritzako buru izan zen 1919ko bake konferentzian. Ikasle albaniar batek hil zuen Parisen 1920. urtean.