Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Essen

Alemaniako mendebaleko hiria (Renania-Westfalia), Ruhr ibaiaren Berne adarraren ertzean. 617.000 biztanle (1986). Apezpikutegi katolikoa 1958. urteaz geroztik. IX. mendeko katedrala, XI. eta XII. mendeetan eraberritua. Ondare oparoa dauka (X-XI. mendeetako urre eta zilarrezko gauzakiak). Industria- eta administraziogune garrantzitsua: metalurgia astuna (Krupp industriaen sorterri eta egoitza hiri nagusia), kimika industria eta beiragintza dira bertako ekonomia jarduera tradizionalak. 1960. urteetatik aurrera, ordea, beste industria molde bat hazi da Essenen, industria elektrikoa eta elektronikoa batez ere. Bigarren Mundu Gerran, hiriko lau aldetatik hiru deseginda geratu ziren, aliatuen hegazkinen bonbardaketen ondorioz (1943).