Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Esquivel, Antonio María

Espainiar margoalaria (Sevilla, 1806 - Madril, 1857). Madrilgo arte eta literatura Lizeoaren sortzailetariko bat izan zen. Erlijiozko gaiak (Adam eta Eva), historikoak (Huescako kanpaia), mitologikoak (Venusen jaiotza) eta, batez ere, erretratuak (Elisabet II.a eta Luisa Fernanda alaba) landu zituen.