Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Essex

Ingalaterrako hego-ekialdeko konderria. 3.674 km2 eta 1.496.000 biztanle (1984). Hiriburua: Chelmsford. Erdialdea, iparra eta mendebala, garaiak eta basoz beteak dira. Hego-mendebalean Waltham baso ospetsuaren hondarrak daude oraindik. Ingalaterrako aletegia da: Essexek laboreak, fruituak, barazkiak eta haziak biltzen ditu, eta arraza garbiko zaldiak eta zerri azienda hazten. Ostra mintegi handiak daude bertako ibai bokaleetan. Industria garatua Tamesi ibaiaren arroan: automobilgintza, hegazkinak, sutautsa, zementua, motorrak, ehungintza.  v  Historia. VI. mendean sortu zen Essexko erreinu saxoniarran (Ing. East-seaxe), Tamesi ibaiaren ipar arroan eta Londres (Lunden) hiriburu. 825. urtean Wessexko erresumaren gobernupean geratu zen 825an eta daniarren mendean egon zen 878-917. urteetan.