Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dumas, Alexandre

Frantses eleberrigile eta dramagilea, Alexandre Dumas “aita”ren semea (Paris, 1824 - Marlyle-Roi, 1895). Zenbait Eleberri idatzi bazuen ere, antzerkiari lotu zitzaion buru-belarri. Bereak dira, besteak beste, La Dame aux camélias (1852, Kameliekiko dama), La Demi-Monde (1855, Mundu erdia), La Question d’argent (1857, Diruaren auzia), Diane de Lys, (1853), L’Affaire Clemenceau (1861, Clemenceauren auzia) obrak. Emakumeen eta haurren eskubideen babesle porrokatua izan zen, eta maitasun harremanei zegozkien gaiak erabili zituen bere antzerkietan.