Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dumas, Roland

Frantses politikari eta abokatua (Limoges, 1922). Alderdi sozialistako zuzendaritza batzordeko kidea izan zen. 1983an Europako Arazoetarako ministro izendatu zuten urtebeterako, 1984an Kanpo Harremanetarako ministro egin zuten 1986 arte, eta azkenik, Kanpo Arazoetarako ministro (1988-1993). 1995az geroztik Frantziako Konstituzio Batzordeko lehendakaria da.