Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duluth

Estatu Batuetako iparraldeko hiri eta portua. Minnesotako estatuaren ipar-ekialdean dago, Superior aintziraren mendebalean eta St. Louis ibaiaren bokalean. 92.811 biztanle (1980); hirialdeak 262.000 biztanle ditu. Oso industria portu garrantzitsua da (3.900.000 tona 1969an). Burdingintza, laboreak, petrolioa, kimika industria eta ontziolak.